XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hurrengo pausua amiak potea dorrera ekarri ostean, ezkutatuta zeudenak bilatzen hastea zen.
Horrela, amiak norbait ikusten zuenean bere izena esaten zuen potea astinduz.
Joku hontara gaurko gazte eta ez hain gazteek jolasten zuten.
Hemen ere amia aukeratu ondoren beste guztiak ezkutatu egiten ziren.
Edozein bazter eta gordeleku erabiltzen zen ezkutatzeko baina amiak gordelekua aurkitu ezkero, akabo.
Orduan norberak bere burua amia izatetik libratzea gura bazuen, dorreraino joan behar izaten zuen takarraran, amia baino azkarrago heldu eta bere izena altuan esan.
Urte guztian zehar egiten ziren dantzaldiak danbolineruaz baina garizuma sasoian ez zegoen horrelakorik.
Garizuman txirikiletan ibiltzen ziren gazteak.
Amantala, txirikila (makila bat) eta mazeta beharrezkoak ziren jolas honetarako.
Bosteko bi talde egiten ziren.
Talde batek mazeta eta txirikila hartu eta plazaren alde batean jartzen zen.
Beste taldea plaza guztian zehar banatzen zen (gaurko beisbol partiduetan bezala).
Mazeta eskuan hartuta, taldekideek txirikila airera botatzen zuten gero mazetarekin ahalik eta urrunen bidaltzeko.
Bitartean plazan sakabanatutako aurkariak txirikila amantalean airean hartzen ahalegintzen ziren.
Behin txirikila hartu eta gero ostera jaurtitzen zen bi harriz osaturiko
Txirikila atetik pasatzen bazen apotxak lortzen zituen talde honek.
Eskola orduko errekreotan neskek tortoliska jolasten zuten.
Neskak ziren trebeenak jolas honetan, mutilek ez baitzuten afizio haundirik.
Pelota bat eta sei tortolis (ardien atzeko hankako belauneko hezurra) behar ziren tortoliska jolasteko.
Partaide kopurua gutxienez bi eta gehienez seikoa zen.
Lurrean eserita borobil bat eginez jolasten zen.
Tortolis bakoitzak lau alde zituen: